XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eskual-Herriko landareak...

CLEMATITE DES HAIES. Clematis vitalba. Aihen-churia

Ez da alferkeriak gogoratzen ez duenik!.

Errana da eskaleek ongi ezagutzen eta... erabiltzen dutela aihen-churia beren larruaren erretzeko eta zauri batzuen egiteko, urrikal gakioten!.

Zaharrek uste zuten landare hau baino hoberik ez dela changriaren sendatzeko.

Bainan medikuntzak egin baitu bide, egungo egunean aihen-churia arras bazterrerat utzia da.

RENONCULE DES CHAMPS Renunculus silvestris. Urde-muthurra.

Lore hori pollit bat chabal-chabala nork ez du ikusi landarechka baten puntan?.

Urde-muthurra....

Begieri atsegin egiten badu, ez da bizkitartean deus onik.

Freskoan kalte handia egiten diote abereeri.

Ez du indarrik idortu-eta, haatik.

Ranunculus scéleratus delako motari irri-belharra erraten diotenak badire han-hemenka.

ANÉMONE DES BOIS Anemone nemorosa. Otso-belharra.

Pozoin hainitz duen landarea.

Alhagietan kausitzen baita maizenik, kalte handiak egin detzazke abereetan.

Bada bertze mota bat hau bezen gaichtoa erdaraz anémone pulsatille deitzen dena.